Haztegiko lau ikaslek Kultura Ondare Saria jaso dute
Uxue Guridik, Libe Martinek, Leire Retegik eta Noa Zubizarretak egindako bideoa izan da saritua.
Haztegi Ikastolako lau ikaslek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarea Saria irabazi dute, Txillidaren inguruan egindako bideo batekin. Batxilergoko lehen mailako Uxue Guridi, Libe Martin, Leire Retegi eta Noa Zubizarreta dira sarituak, eta egindako bideoaren izenburua, Txillida Lantoki: Legazpitik mundura. Aurten 55 lan aurkeztu dira sarietara.
Kultura Ondarea sariek euskal kultura ondarearen ezagutza hedatzen laguntzeko helburua dute. Lau gazteak astebete egitera joango dira orain Napolira, bertako kulturaz jabetzera.