Legazpin ospatuko da 2026ko Musikaldia
Asteburu honetan hartu du lekukoa Doinua Musika Eskolak, Tolosa-Ibarran egindako azken edizioan. Musika eskolen topaketa da Musikaldia.
Hurrengo Musikaldia, 2026koa, Legazpin ospatuko da. Larunbatean jaso zuen lekukoa Eric Galvez alkateak Doinua Musika Eskolaren izenean, Tolosan eta Ibarran egindako azken edizioan. Bi urtean behin ospatzen den festa da Musikaldia, Euskal Herriko musika eskolen topaketa.
Tolosako eta Ibarrako Musikaldian Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 53 musika eskoletako 2.700 ikasle inguruk parte hartu zuten. Tolosako Eduardo Mokoroa Musika Eskolak eta Ibarrako Loatzo Musika Eskolak antolatu dute aurten elkarlanean.