Nikolas Lekuona argazki lehiaketako sariak banatu dituzte
Goierriko argazkilariek maila gorena erakutsi dute aurten. Irabazle nagusia, Legazpiko Jose Venegas Floresen ‘El ruso’ argazkia izan da. Bigarren saria, Irungo Andres Indurainen ‘Requiem 2’ lanarentzat izan da eta hirugarren saria Ordizian geratu da: Iñaki Hidalgorentzat izan da, ‘Zikaiak/Punzones’ lanarekin. Herriko saria, Joxemi Romeroren ‘Tampoco’ lanarentzat izan da.
Ordiziako Ortzadar argazki elkarteak antolatzen duen Nikolas Lekuona estatu espainiarreko argazki lehiaketak tinko eusten dio hasierako filosofiari: papereko argazki lehiaketa antolatu baitute aurten ere, “formatu digitaleko lehiaketak ugari direlako, nola aterako den zalantzan jarrita”. Baina bai, argazkilarien erantzun ona jaso du XIII. Nikolas Lekuona argazki lehiaketak ere: 31 argazkilariren 117 argazki aurkeztu dira lehiaketara.
Lan zaila izan dute epaimahaikideek, papereko lehiaketetara aurkezten diren argazkiak kalitate oso onekoak izaten baitira.
Irabazleak
Goierriko argazkilariek maila gorena erakutsi dute aurten. Irabazle nagusia, Legazpiko Jose Venegas Floresen El ruso argazkia izan da. Bigarren saria, Irungo Andres Indurainen Requiem 2 lanarentzat izan da eta hirugarren saria Ordizian geratu da: Iñaki Hidalgorentzat izan da, Zikaiak/Punzones lanarekin. Herriko saria, Joxemi Romeroren Tampoco lanarentzat izan da.
Lehiaketara aurkeztutako lan finalisten argazkiz osatutako erakusketa Barrenako erakusketa aretoan dago ikusgai, ekainaren 14ra arte.