Legazpiko Artzain Egunean postuak jartzeko deialdia
Artisauek eta baserriko eta bestelako produktuen saltzaileek ekainaren 17ra arte eman dezakete izena udaletxean. Irailaren 1ean ospatuko da aurten.
Aurten irailaren 1ean ospatuko den Artzain Egunean salmenta postuak jarri nahi dituztenei deialdia egin die Legazpiko Udalak, eta ekainaren 17ra arteko epea ireki du izena eman dezaten. Inguruko artisauei eta baserriko eta bestelako produktuak saltzen dituztenei begira egin du deialdia.
Eskaera guztiak jaso ondoren, eta jasotzen diren eskaeren kopuruaren eta produktu motaren arabera, proposamenak aztertuko dituzte, azokarekin lotutako produktuen aniztasuna bermatzeko. Garrantzitsua izango da artzain munduarekin erlazionatutako postuak izatea.
Eskatzaileek ekainaren amaieran jasoko dute erantzuna.