Kotxe istripua gertatu da Beasaingo herrigunean
Lehen hipotesien arabera ondoezik sentitu da gidaria eta horregatik gertatu da istripua.
Kotxe istripua gertatu da Beasaingo herrigunean, Igartza Oleta kalea eta Florentzio Axpe kalea elkartzen diren bidegurutzean, gaur arratsaldean. Beasaingo erdigunerantz zihoan kotxe batek kontrola galdu du, errepidetik atera da eta farola baten kontra joan da. Larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu dira. Istripua izan duen ibilgailuko gidariak arreta behar izan du, eta ospitalera eraman dute. Lehen hipotesien arabera, ondoezik sentitu da gidaria eta horregatik gertatu da istripua.