Ordiziako Euskal Eskola Publikoko komunitateko kideak, EHIGErekin, buru belarri aritu dira ikasturte osoan igandean ospatuko den jaia antolatzen eta komunitatea saretzen eta aktibatzen. Euskal Eskola Publikoak inklusioan, aniztasunean eta euskalduntzean egiten duen lana aldarrikatuko dute.
Ernai gazte erakundeko 133 gaztek jaso dituzte 1.500 eta 2.500 euro arteko isunak, guztira, 290.500 euro. Goierriko hiru gazteetako bakoitzak 1.500 euroa jaso du. Auzitara joko dute erabakiaren aurka eta elkartasun kanpaina jarriko dute martxan.
Ordiziako Urdaneta eskola publikoa 50. urteurrena ospatzen ari da aurten. 1974. urtetik egindako bidea errepasatu dute Mari Jose Urkiola eta Mari Jose Arruabarrena irakasle ohiek, eta Maialen Madariagak eta Naiara Azkonak gaur egungo irakasleek. Garapena handia izan dela bat egiten dute denek. Aniztasuna eta euskara oinarri duen proiektuan murgilduta dabiltza gaur egun buru-belarri.
Azokan elkartuko dira partaideak larunbatean, 12:00etan, eta 13:00etan Gizarte Zentroan emango dituzte dastatzera platerak. Aurten arroza prestatu beharko dute
Euskal Eskola Publikoaren Jaiak utziko duen ondareetako bat ‘Munduketariak’ unitate didaktikoa izango da. Izen bereko liburua baliatuta, «funtsezko» konpetentziak lantzeko gida ondu dute.
Ordizia Euskal Eskola Publikoko kideen topaleku izango da. 1994tik antolatzen da. Igandean 31. aldia ospatuko da. Ahalduntzeko eta egindako lana aitortzeko eguna ere izango da.
Lehen hipotesien arabera ondoezik sentitu da gidaria eta horregatik gertatu da istripua.
Bigarren itzuliko A multzoko saioa Herri Antzokian jokatuko da. Aratz Igartzabal eta Mikel Iturriotz goierritarrak ariko dira. Gipuzkoako Txapelketara sailkatzeko aukera irekita daukate kantatu duten askok.
Udaberri honetan, zortzigarren urtez egin da Oiangu Natur Eskola. Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak sortu zuen proiektu hau 2017an, eta, ordutik gaur arte Ordiziako Udalak finantzatzen du.
Ekainaren 14ra arte egongo da zabalik erakusketa.
Ostegunero 10:30ean elkartzen dira Goazen Ordizian ibilaldi osasuntsuak egiteko, adineko pertsonak eta herriko eragile desberdinak elkarlanean. Euria den egunetan, Zuhaizti egoitzara joaten dira.
Igandean, 07:30ean, hartuko dute autobusa Lizarrustira joateko.
Larunbatean, 11:00etan Plaza Nagusian elkartu eta Santa Maria kaleko 4. zenbakiko plazatxora joango dira. Euria egingo balu Jabekuntza Eskolan bertan egingo dituzte ekintza guztiak.
Orain liburuak edo diskoak hartuta, irailera arte ez dira itzuli beharko.
Yamaha Kopa R1 eta Gaztela-Mantxako txapelketak ari da lehiatzen aurten.
Udaberria transloratzen, Ordizia transformatzen zikloaren barruan antolatu dute erakusketa.