Belaunaldien arteko topaketa gastronomikoa egin dute Legazpin
Zortzi taldek parte hartu dute eta paella prestatu dute gehienek. Azokan hasi da festa eta Buztintegi gizarte zentroan jarraitu dute.
Belaunaldien arteko topaketa gastronomikoa egin dute gaur Legazpin, eta zortzi taldek parte hartu dute. Arroza prestatu behar izan dute partaideek, antolaketak udalaren laguntzaz prestatutako sukaldeetan, Azokan. Talde gehienek, paella egin dute, mariskoduna, barazkiduna eta haragiduna. bi taldek arroz entsalada prestatu dute. Epaimahaiak, talde bakoitzak prestatutakoaren balorazioa egin du.
Sukaldeko lanak bukatuta, Buztintegi gizarte zentroan jarraitu du festak, egindako platerak dastatuz eta platerik onena aukeratuz.
Hona hemen goizeko argazki batzuk: