Igandea izango da egun potoloa, baina gaurtik hasita, ekintza ugari daude Ordizian Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia ospatzeko. Goitibeherak probatzeko aukera izan du nahi izan duen orok, eta Burrunbazale txarangak girotu ditu kaleak. Argazkiak eta bideoa albistean.
Zortzi taldek parte hartu dute eta paella prestatu dute gehienek. Azokan hasi da festa eta Buztintegi gizarte zentroan jarraitu dute.