Hasi da berotzen Euskal Eskola Publikoaren jaia
Igandea izango da egun potoloa, baina gaurtik hasita, ekintza ugari daude Ordizian Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia ospatzeko. Goitibeherak probatzeko aukera izan du nahi izan duen orok, eta Burrunbazale txarangak girotu ditu kaleak. Argazkiak eta bideoa albistean.
Euskal Eskola Publikoaren festa handiari hasiera eman diote. Igandea izango da egun potoloa, baina gaurtik hasi dira festa berotzen. Arratsaldean, goitibeherak izan dira. Nahi izan dutenek probatu ahal izan dituzte. Bitartean, Burrunbazale txaranga ere hasi da nota alaiekin, inguratu diren guztiak girotzen.
1994. urtetik ospatzen da Euskal Eskola Publikoaren jaia eta aurten Goierrira, Ordiziara iritsiko da, haren 31. edizioan, Urdaneta-Oianguren ikastetxe publikoen eskutik.
Hemen, gaurko irudi batzuk: