Dagoeneko martxan jarri du Goiekik Enpresa Ekimen Berrien 27. Sariketa
Sariketak aurten ere hiru kategoria ditu. Proiektuak aurkezteko epea 2024ko irailaren 27ra arte egongo da zabalik.
Goiekik, Goierriko garapen agentziak, dagoeneko abian jarri du Enpresa Ekimen Berrien 27. Sariketa, Etorkizuna eraldatzen duten ideiak! leloarekin. Ekintzailearen irudia, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea da lehiaketaren helburua. Hiru kategoria sarituko dituzte: Enpresa ekimen berriko proiektuak, Enpresan buruturiko proiektu berritzaileak eta Gizarte inklusioa ekintzailetzaren bitartez. Proiektuak aurkezteko epea 2024ko irailaren 27ra arte egongo da zabalik. Lehiaketa Goierrin kokatuta dauden enpresei zuzendua dago Oinarriak: www.goierri.eus.
1. Enpresa ekimen berriko proiektuak.
- Lehenengo kategoriak urteko proiektu ekintzaile onena saritzen du. Sustatzailearen irudia sustatzea, balio erantsi altuko enpresa berritzaileak sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera sustatzea du helburu.
- 2023-2024 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten sustatzaileei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 6.000€ + 3.000€* izango da (* Beti ere sortu den enpresa kooperatiba izaera juridikoa baldin badauka).
2. Enpresan buruturiko proiektu berritzaileak.
- Bigarren kategoriak, Enpresek berritzeko egindako ahaleginak eta euren aldetik aurrera eramaniko ekintzak aintzat hartu, publikoki zabaldu eta saritzea du helburu.
Goierri eskualdeko ETEetan, 2023-2024 urtean zehar, berrikuntza proiektu bat gauzatu duten enpresei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da.
3. Gizarte inklusioa ekintzailetzaren bitartez.
- Kategoria honek urteko gizarte inklusioko enpresa ekimen berri onena saritzen du. Lan munduan txertatzeko zailtasunak dituztenei bultzada bat ematea, sustatzailearen irudia sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera sustatzea du helburu.
- 2023-2024 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten zailtasun edo eta bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzendua dago eta proiektu onenak jasoko duen saria, enpresa eta enpresa ekimen berrien arloak eskainiko dizkion zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da.