Xabier Ortiz de Luzuriaga gogoratzeko, 270etik gora txirrindulari Hegialden
Mendi bizikleta ibilaldiaren 18. edizioa egin dute Legazpiko basoetan zehar. "Egun bikaina" izan zen, antolatzaileek nabarmendu dutenez.
Hegialdeko jaien atarian, Xabier Oritz de Luzuriaga gogoratzeko 18. mendi bizikleta ibilaldia egin zuten atzo goizean Legazpin, eta bertan 270 gora txirrindularik parte hartu zuten. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, eguraldiak lagunduta, «egun bikaina» igaro zuten guztiek, eta txirrindulariak oso gustura ibili ziren 35 kilometro inguruko ibilbidean zehar. Ibilbide hori aurreko egunetan prestatuta eta markatuta zuten, baina larunbatean aldatu egin behar izan zuten puntu batean basozainen eskariz, bertako “fauna babesteko”.
Laubideko kale nagusitik abiatu ziren txirrindulariak, eta bertan helmugaratu ziren ere. Martxaren amaieran festa giroa nagusitu zen helmuga inguruan.
ARGAZKIAK: Octavio Cirez