Ines Ibargutxik 100 urte bete ditu gaur
Santikutz egoitzan bizi da, eta familiakoekin eta egoitzako langileekin ospatu du urtebetetzea. Eric Galvez alkatea eta Josu Santurde zinegotzia ere bertara joan dira, zoriontzera.
Ines Igarbutxik 100 urte bete ditu gaur, eta familiakoekin eta Santikutz egoitzako zuzendariarekin eta langileekin ospatu du urtebetetzea. Ibargutxi legazpiarra da, eta Santikutz egoitzan bizi da duela urte batzuk. Egunero jasotzen du familiakoen bisita, eta askotan ateratzen dute kalera paseatzera.
Gaur bisita berezia jaso du, Eric Galvez alkatearena eta Josu Santurde gizarte gaietako zinegotziarena. Bi udal ordezkariak Santikutz egoitzara joan dira, ehun urteko emakumea zoriontzera, eta lore sorta bat oparitu diote.