Manolo Mugerzak irabazi du egutegiko maiatzeko saria
Ignacio Agirre Montegiren argazki zaharrekin osatu du egutegia aurten Legazpiko Udalak, eta hilero galdera bat erantzun behar da. Maiatzeko erantzuna Osasun Zentroa zen, eta ekainekoan kale baten izena asmatu behar da. Saridunak 50 euro irabazi ditu.
Ignacio Agirre Montegiren argazki koloreztatuekin osatutako egutegian, orain Osasun Zentroa dagoen lekuan zegoen baserria agertzen zen. Orain, ekaineko lehiaketa dago martxan, eta bertan emakume bat agertzen da kale batean. Kale hori zen den asmatu behar da.
Erantzunak www.legazpi.eus webgunean eman behar dira.