Zinegoak, asteazkenean Legorretan
Sei proiekzio eskainiko dituzte Herri Antzokian 19:00etan hasiko den jaialdian.
Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ 21. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren Hedapena izango da Legorretan asteazkenean, hilaren 12an. Sei proiekzio eskainiko dituzte Herri Antzokian 19:00etan hasiko den jaialdian. “ZG Hedapena helburu zehatz batekin jaio zen: jaialdian ikusgai dauden lanak udalerrietara zabaltzea, oro har herrientzat zaila delako mota horretako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBI+ edukiak edo pertsonaiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin”, dio udalak.
Bigarren helburua, aldiz, “aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoak-ek sortzen dituen ikus entzunezko edukiak aprobetxatuz”.
Legorretan ikusi ahal izango diren filmak ondorengoak dira:
- Rio (Argentina). Zuzendaria: Matias Herrera Cordoba.
- Dena asmatuta dago (Euskal Herria). Zuzendaria: Jone Arriola.
- Analog Love (Espainia). Zuzendaria: Alizia Arwgar.
- Precoz (Euskal Herria). Zuzendaria: Alejandro Agirre.
- Flores de otro patio (Kolonbia). Zuzendaria: Jorge Cadena.
- La tentation du panda roux (Frantzia). Zuzendaria: Haiga Jappain.