Asier Alvarez de Eulatek larunbatean jokatuko du azken partida
Euskariansekin jokatuko du Suitzaren aurka, Donibane Lohizunen (Lapurdi). 24 urtez izan da errugbilaria Ordizia Rugby Elkarteko maila desberdinetan, 18 urte, lehen taldean.
Oraingoan bai. Larunbatean errugbiko azken partida jokatuko du Asier Alvarez de Eulate ordiziarrak, Euskariansekin. Suitzaren aurkako partida Donibane Lohizunen (Lapurdi) jokatuko dute larunbatean, 17:30ean.
Euskal errugbiaren festan esango du beraz agur ordiziarrak. Egun osoko festa antolatu baitute Donibane Lohizunen. 250 errugbi jokalari elkartuko dira bertan.
24 urte Ordiziarekin
Apirilaren 14an Ampo Ordiziarekin azken partida jokatu zuen Asier Alvarez de Eulatek (Ordizia, 1987). 13 urterekin hasi zen Ordizia Rugby Elkartean. 24 urte eman ditu bertan jokalari gisa, horietatik 18 lehenengo taldean. Ohorezko Mailan, bi Kopa lortu ditu taldearekin, eta hiru aldiz izan dira txapeldunorde ligan.