Barandiaran plaza saskibaloi kantxa bihurtuta
Lagunarteko saskibaloi txapelketan 26 talde ari dira parte hartzen. Iluntzeek festa eguna dirudite Ordizian, saskibaloi eta pilota txapelketa herrikoiekin.
Astelehenean hasi zen 41. lagunarteko saskibaloi txapelketa Ordizian. Barandiaran plaza, saskibaloi kantxa bilakatzen da uztailaren 18ra arte, astelehenetik ostegunera. 26 kuadrilla ari dira parte hartzen, iaz baino lau talde gehiago. Egun bakoitzean hiru partida jokatzen dira, 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan.
Bost multzotan daude taldeak banatuta:
- A taldean: Tzulo, Daver, Sewer, Koljos, Emppi eta Txinku B.
- B taldean: Mokela, Gauss, Gigantes Tudela, Beti Gazte eta Jabber.
- C taldean: Sanber, Txinkuk A, Muttoka, Jekar eta Birrako.
- D taldean: Koljor, Teleferiko, Sukajubar, Sukajubar 1 eta Perla.
- E taldean: Kiwoka, Inderjar, Zerbimotxo, Bagur eta Makinpi.
Festak dirudite
Ikasle asko azterketak bukatuta daudenez, saskibaloiaren eta pilotaren aitzakian (pilotalekuan) festa giroa izaten da Ordizian iluntzetan. Uztailaren 17an jokatuko da pilotako finala, eta 18an saskibaloikoa. Hortik aurrera, Santa Ana jaiak.