Lapurreta egin dute Legazpiko ur parkeko obretan
Lapurrek 50 metro argindar kable eraman dituzte eta ondorioz, lanen amaiera atzeratu egin da.
Legazpiko Udalak jakinarazi duenez, lapurreta egin dute San Ignazio auzoan ur txorroten parkea egiteko burutzen ari diren obretan. Lapurrek 50 metro argindar kable eraman dituzte. Udalak adierazi duenez, obrak bukatzear zeuden eta lapurretaren eraginez, atzeratu egingo da amaiera.
Udaleko brigadak jardun du lapurretak eragindako kalteak konpontzen, lanei ahalik eta azkarren heltzeko berriz ere. Udalak bere gain hartu behar izan ditu langile horien lan orduak eta ostutako kablearen kostua. Lapurreta salatu du dagoeneko, dagokion tokian.
Udalak, bestalde, dei egiten die herritarrei, gertaera horren berri izanez gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskatuz: 092 zenbakira deituta herritik, edo 943 10 96 62 zenbakira kanpotik-