Txillidaren hitz galduekin egindako lehiaketak baditu saridunak
Legazpiko Udalak eta Ilinti merkatari elkarteak egindako lehiaketa da. Sei saridunek herrian gastatzeko 50 euroko sari bana irabazi dute.
Legazpiko Udalak eta Ilinti merkatari elkartak elkarlanean egindako Txillidaren hitz galduak lehiaketak baditu saridunak: Ainhoa Gracia, Ainhoa Gonzalez, Elisabeth Agirre, Andres Pereiro eta Rosa Mari Pinedo izan dira. Irabazleek herriko dendetan gastatzeko 50 euro bana irabazi dituzte. Mattin Osinalde Ilintiko ordezkariak, eta Amaia Aizpurua eta Susana Torregarai udaleko zinegotziak eta teknikariak entregatu dizkiete sariak.
Herriko hainbat denda eta zerbitzutako erakusleihoetan jarritako hitzekin osatu beharreko Txillidaren esaldia hau zen: «Zuhaitz baten modukoa naiz: sustraiak bere herrialdearen izanagatik, adarrak mundura zabalduta dauzkana»