Kirolarien eguna da gaur Legazpin
Andraitz saskibaloi, La Salle eskubaloi eta Ilintxa futbol klubetako 300dik gora lagun elkartu dira eguerdian plazan taldeko argazkia ateratzeko. Festa giroak gauera arte iraungo du
Azken urteetan bezala, Legazpiko kirol klub handienek bat egin dute aurten ere, denboraldi amaiera batera ospatzeko. Andraitz saskibaloi klubeko, Ilintxa futbol elkarteko eta La Salle eskubaloi elkarteko jokalariak, entrenatzaileak eta zuzendaritza taldeetakoak familia argazkia ateratzeko elkartu dira gaur eguerdian plazan, 300dik gora lagun. Gero, klub bakoitzak bere aldetik jarraitu du ospakizuna bazkariarekin, eta arratsaldean asko eta asko elkartu dira berriz ere. Gauera arte luzatuko da festa.