Palestinaren aldeko elkarretaratzea egin dute CAF lantegiaren aurrean
Beasaingo enpresak akziodunen batzarra zuen gaur goizean. Lantegiaren aurrean bildutakoek Jerusalemgo tranbiaren proiektua bertan behera uzteko eskatu diote, eta Palestinako herriari babesa erakutsi diote.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak deitua, ordu betetik gorako elkarretaratze baketsua egin dute dozenaka herritarren CAF lantegiaren aurrean, Beasainen, gaur goizean. CAFek akziodunen batzarra zuen gaur, eta hitzordu hori aukeratu dute protesta egiteko.
Deialdia 11:15erako zegoen eginda, eta ordu horretan hasi da elkarretaratzea. Bertan bildutako herritarrek Palestinako bandera eta lepo zapiak zeramatzaten, eta lantegiko hirugarren dibisioko sarreran parean elkartuta, hainbat lelo oihukatu dituzte, horien artean CAFi zuzeneko aipamena eginez: “CAFeko tranbia, bai lotsagarria”, CAF akziodunak, kolono erruduna”, kedo “Palestinaren odola, CAFi bost axola”
Elkarretaratzea deitu duen Palestinarekin Elkartasuna plataformako ordezkariek CAFek Jerusalengo tranbiaren proiektua ekarri dute gogora, “kolonialismoa babesten duen proiektu bat da”, beste enpresa eta herrialderen partaidetza duena, baina horiek utzi duten bitartean, CAFek aurrera jarraitzen duela salatu du, “giza eskubideen urraketa eta apartheida eta genozidioa babesten duelako”. Horren aurrean, elkarretaratzearen bidez, CAFi eskatzen diote “proiektu hori utzi dezan” eta “Palestinaren erresistentziari eta herriari babesa adierazteko”.