Auzo konpostari buruzko bilerak egingo ditu Sasietak bihar eta etzi, Legazpin
Herriko hainbat puntutan izango dira bilerak, sei guztira.

Auzo konposta egiteko sistemaren inguruko bilerak egingo ditu Sasieta Mankomunitateak Legazpin, bihar asteazkena eta etzi ostegunea, auzoetako konposta guneetan.
Bihar hiru saio egingo ditu: 17:00etan Urtatzan dago konpost gunean, 18:00etan Santikutz kalekoan eta 19:00etan Azoka ondokoan. Etzi ere beste hiru bilera egingo dituzte: 17:00etan Itxaropeneneko gunean, 18:00etan Aizkorrikoan eta 19:00etan Bikuña-Eneakoan.