Ikasturte amaierako jaialdia egingo du igande goizean Haztegi ikastolako pilotalekuan. Lau gerriko beltz eta hainbat domina izan dira amaitzear dagoen denboraldiaren balantzea.
Judo Legazpi taldea denboraldia amaitzekotan dago. Denboraldi “luzea, bizia eta zirraragarria” izan da, klubeko arduradunen hitzetan, dominak eta gerriko beltz berriak utzi dituena. Jarduna ez da erabat amaitu, baina hurrengoan begia jarrita dute dagoeneko.
Baina denboraldia erabat ixteko, ikasturte amaierako jaialdia egingo dute igandean, hilak 23. Haztegi ikastolako atzeko pilotalekuan egingo dute, 09:3etik 12:00etara, klubeko txikienen partaidetzarekin. Judoka gazteek ere hainbat erakustaldi egingo dituzte.
Ikasturtearen balantzea
Domina bat baino gehiago lortu dituzte judoka legazpiarrek amaitzear den denboraldia. Gipuzkoa mailan hiru domina irabazi dituzte haur mailakoek, bi domina kadeteek eta domina bakarra junior mailan. Euskadi mailan, domina bakarra izan da kadete mailan, Alfredo Suarezek irabazitakoa, eta bi domina haur mailan, Oier Astorquiak eta Unax Larrazak lortutakoan, Azken honek Espainiako txapelketara joateko pasea lortu zuen,e ta bderatzigarren egin zuen bertan. “Txapelketa mailan ez da izan gure urterik hoberena, egia esan, baina bertan egongo gara borroka egiten aurrean jarri zaigun edozeinekin”.
Bestalde, klubeko lau judokek lortu dituzte gerriko beltzak: Igail Gilek, Xabier Parrak, Markel Vesgak eta Hodei Urrizak.
Hurrengo denboraldia
Hurrengo denboraldiari begira jarrita daude dagoneko Judo Legazpin, eta ordutegiak prest izateaz gain, izena emateko epea ere irekita dute
www.judolegazpi.com webgunean. Judo, jiu jitsu eta defentsa pertsonala emango dute.
Gainera, “sorpresa eta berrikuntza batzuekin” datozela aurreratu dute. Hala, prestatzaile fisiko baten laguntza izango dute, judoka dena eta goi mailako judokekin lan egiten duena. Lanean hasita dago dagoeneko, eta “lehen emaitzak lortzen hasiak gara dagoeneko, Alfredo Suarezek, kadete mailako lehen urtean Euskadiko brontzea lortu zuelako”.
Xabier Parra eta Endika Perez de Arenaza, entrenamendu batean