LegazTipi Tapak ikasturteko azken ibilaldia egin du gaur
Hamaiketakoarekin eta opari banaketarekin itxi dute ikasturtea, Azokan, jai giroan. Irailean jarriko da berriz ere martxan.
Ikasturte amaiera ospatu dute gaur goizean LegazTipi Tapa ibilaldietan parte hartzen duten kideek. Gaur izan da denboraldiko azken paseoa, eta hurrengo ikasturtera arte agurtu dira partaideak eta boluntarioak, Azokan festa giroak egindako hamaiketakoarekin.
Ohi bezala, eta gaur osteguna izanik, 10:30ean zuten jarrita hitzordua, baina plazatik abiatu ordez, Azokatik irten dira parte hartzaileak, horien artean herriko ikastetxeetako gaztetxoak. Paseoa amaituta, Azokara itzuli dira indarrak berreskuratzeko, eta hamaiketakoa eskaini diete bertan. Horrez gain, kamisetak eta biserak banatu dizkiete partaideei.
LegazTipi-Tapako paseoak irailean hartuko dute berriro martxa.