Ordizia Saria hasi da
Oiangu Pilota elkarteak jakinarazi duenez, "paleta larruzko eta pala motzeko txapelketak gomazko txapelketari gehituko zaizkio eta egutegia ia gainezka daukagu. Ordiziako errugbi taldekoek antolatzen duten garagardo azoka dela eta hurrengo astean, astelehenean soilik izango dira pala partidak, baina gainerakoan, ia egunero gozatu ahal izango da pala partidez festak iritsi bitartean".
Aste honetan ekin zaio Ordizia hiria txapelketari. “Paleta larruzko eta pala motzeko txapelketak gomazko txapelketari gehituko zaizkio eta egutegia ia gainezka daukagu. Ordiziako errugbi taldekoek antolatzen duten garagardo azoka dela eta hurrengo astean, astelehenean soilik izango dira pala partidak, baina gainerakoan, ia egunero gozatu ahal izango da pala partidez festak iritsi bitartean”.
Gainerakoan, txapelketa ofizialak, ia amaitzear dira. Asteburu honetan infantilen errendimendu mailako finalerdia jokatuko da. Azpeitian igandean 11:00etan, Villabonako Behar Zana taldekoen aurka lehiatuko da Soberon-Maiora bikotea. “Garaipena eskuratu beharrean dira, taldekide dituzten Aranburu-Aizpuru bikotearen aurka finala lehiatu nahi badute. Aranburu-Aizpuru bikoteak ligaxkako lehen postua eskuratu zuenez, partidarik galdu gabe, finalerdiak ekidin eta finalerako zuzeneko txartela eskuratu zuen”.
Azkenik pala luzeko finala izango da igande goizean. “Otegi-Letamendia bikoteak orain bi asteburu Andoaingo bikoteari irabazi zion ligaxkako azken partida (32-45). Honela Andoaindarrekin puntutan berdinduta, baina zuzeneko partida irabazita, finalean sartu ziren zuzenean. Aurreko asteburuan Azpeitiarrek egin dute finalerdietan aurrera eta hauek izango dituzte aurkari goizeko 11etan Andoainen jokatuko den partidan.
Oiangukoen esanetan, “ez da urterik onena izan aurtengoa emaitzez dagokienean Oiangurentzat, baina oraindik txapelaren bat edo besterekin gozatu ahalko dute”.