San Joan erronda egingo dute larunbatean Alaitasuna errondailak eta Santikutz abesbatzak
Gernika enparantzan hasiko dute musika emanaldi ibiltaria, 22:00etan.
Ohiko San Joan erronda egingo dute larunbat gauean Alaitasuna errondailak eta Santikutz abesbatzak Legazpiko erdigunean. Erronda 22:00etan hasiko da, Gernika enparantzatik Kale Nagusira joango dira, eta amaitzeko, plazan egingo dute azken geldialdia, Urbeltz pilotalekuko arkupeetan. Ohiko errepertorioa interpretatuko dute bi musika taldeek, euskal abestiz, habaneraz, abesti mexikarrez eta boleroez osatuta.Ohi bezala, En mi viejo San Juan abestia ere interpretatutako dute.