Herri eskolak ohiko festa egingo du gaur, ikasturtea agurtzeko

San Andres herri eskolako Guraso elkarteak antolatuta, ikasturte amaierako eskolako festa izango da gaur arratsaldean Ormaiztegin. Ur jolasak daude aurreikusita 18:00etarako udaletxe aurreko plazan, eguraldi oso txarra eginez gero, Zubipe kiroldegian egingo dute saioa, ur jolasen ordez, beste jolas batzuk antolatuta. 20:00etan afaria egingo dute plazan jarritako karpan eta ondoren, Fan&Go taldearekin erromeria egingo dute leku berean.