Kalelagun proiektuak Gipuzkoako hainbat espazio publiko eraldatzeko erronka du. Adin ezberdinetako jendea saretu nahi dute espazioaren bidez. Europako bost herrialdetako ordezkariak proiektua bertatik bertara ezagutu dute.
Ezkiagaren aurkako neurririk ez hartzea leporatu diete lau emakumeek kongregazioari. Ikastetxeak dio ez dutela orain arte sexu abusuen berririk izan.
Uztailaren 4an jarraituko du urteko programazioak, Hutsun txalaparta taldearekin eta Jel triorekin. Abenduaren 22ra arte iraungo du.
Bideoa eta argazkiak albistean. Beatriz Lopez Lasa irakasleak erretiroa hartu du eta lore sorta oparitu diote.
Eider Mendoza diputatu nagusiaren iritziz, 'Euskal Y'-a Iruñearekin Gasteiztik lotzeko aukerak "azpiegituraren lehiakortasuna mugatu eta gehiegi luzatuko luke euskal hiriburuak lotzeko beharrezko denbora".
Kristina Galarraga Zeberio idazleak ‘Regreso al pasado’ eleberria argitaratu berri du. Sustraien bila Zumaiara bidaia egiten duen geologo gazte baten istorioa kontatu du. Idazle ordiziarraren seigarren eleberria da, zazpi urtetan.
Alkatetzan urtebeteko bidea egitean, Eric Galvezek legazpiar guztiekin konpartitu nahi izan du egindako lana, udalak esku artean dituen proiektuak eta erronkak, eta oposizioarekin duen harremana.
Rakel Zabala urretxuarrak eta Jose Luis Idiakez zumarragarrak urrezko ezteiak ospatuko dituzte igandean. 1974ko San Joan egunean ezkondu ziren. Idiakez pilotaria izan zen. Zabalak ez du pilotan jokatu, baina errestalari bikaina da.
Ia 100 lagun aterako dira kalera San Joan bezperan, bi konpainiatan banatuta. Eskopetariak, musikariak eta figuranteak kalez kale ibiliko dira 18:30etan Laubidetik aterata, plazara 20:00 inguruan iritsi arte.
San Joan inguruan ospatzen dira urtero festak Legazpiko auzo honetan. Bertan amaituko da Gipuzkoako Junior Itzulia, astelehen arratsaldean.
San Joan jaiak Olaberrian eta Seguran, auzo-festak Ataunen, Legazpin eta Ordizian, Tenpora taldea Lazkaon, San Joan bezperako suak Goierriko herri guztietan, zinema karteldegia... Ikus agenda albiste barruan.