La Salle Beasain ikastetxeak ikasturtea festa giroan agurtu du
Bideoa eta argazkiak albistean. Beatriz Lopez Lasa irakasleak erretiroa hartu du eta lore sorta oparitu diote.
Kantuan eta dantzan eman diote amaiera ikasturteari La Salle Beasain ikastetxeko ikasle eta irakasleek. Gaur dute azkeneko klase eguna, eta festa giroa nagusitu da. Senitartekoak ere batu dira festara.
Ikasturteari bakarrik ez, lankide bati agur berezia egiteko ere baliatu dute festa egun hau. Beatriz Lopez Lasa 36 urtez izan da La Salleko irakaslea. Lankide eta ikasleen partetik, lore sorta bat oparitu diote gaurko jaialdiaren erdian.
Jarraian, goizak utzitako irudi batzuk: