Agenda 2030en zereginak, udalari eta ikasleek beren buruei

Eskolako Agenda 2030ean bi urteko zikloa borobildu dute San Benitoko ikastolan. Iaz osatutako diagnositik abiatuta, esku-hartze plana ondu dute orain, zikloka. Lehen Hezkuntzan energia eta puntu ilunak aztertu dituzte; DBHkoek, berriz, energia berriztagarriak. Lehengo astean izan zen 19 ordezkariko ikasle taldea udaletxean, Kepa Zubiarrain alkateari gaiaren berri ematen.