Felix Urkola Lazkaoko alkate ohiak Maria Ubarretxena urretxuarraren lekukoa hartuko du Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatu gisa. Sailaren izen eta funtzioak berritu ditu.
Landare saltzaileen eskaintza aldatzen hasi da, eta udazkenari begira jarri da. Perretxikoetan ere nabari dira aldaketak. Bitartean, alberjinia bezalako barazki berriak iristen hasi dira.
Bostak izateko minutu gutxi falta zirela zabaldu dute zirkulazioa bi noranzkoetan, baina auto pilaketak daude oraindik.
Gizarte Zerbitzuetako, Berdintasuneko, Nazioarteko Lankidetzako eta Haur, Nerabe eta Gazteriako zinegotzia zen. Nerea Lopez de Herediak ordezkatuko du.
Argazki galeria albistean.
Iluntzera arte egongo dira irekita Kale Nagusian jarritako postuak. Haurrentzako ekintzak, dantza eta musika saioak eta zozketak egingo dira arratsaldean zehar.
Bi kamioik istripua izan dute Altsasurako noranzkoan, Etzegarateko gaina pasa eta berehala. Helikopteroa bertan da.
Uztailaren 19tik 20ra egingo dute, Aizkorri Mendizale Elkarteak antolatuta. Izena emateko azken eguna uztailaren 12a da.
Bi egunetan, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, salgaiak aterako dituzte saltoki aurreetara.
1990ean Euskal Herriko eztien ikerketa egin zuen Teresa Sancho irakasleak hitz egingo du.
Adineko pertsonen narriadura kognitiboaren prebentzioaz da liburua.
Legorretako Udaleko Gizarte Zerbitzua, Ugaro Herri Eskola, Aldaieta Jubilatuen Elkartea eta soinketako eta Pikuak Kalerako kideek elkarrekin ospatu dute Pikuak Kalera egitasmoaren ikasturte amaierako festa.
Kontuz ibiltzea aholkatu dute, eta horrelako ezbeharren bat gertatuz gero, Udaltzaingoarekin edo 112 zenbakira deituz lehenbailehen harremanetan jartzea gomendatu du udalak.
Hamabigarren ekitaldia izan da eta jasotako lanen kalitatea nabarmendu du antolakuntzak.
Mitoaldiko egitarauan, solasaldi bat egingo du komikilari nafarrak, udaletxean.
Erabiltzen ez den eta egoera onean dagoen arropa 17:00etatik 18:00etara jasoko dute plazan, eta 19:00etatik 20:00etara zabalduko azoka.