Banatu dituzte Ormaiztegi lorez lehiaketako sariak

Ormaiztegi lorez lehiaketako sariak banatu dituzte gaur eguerdian. Herriko baserri inguruak, etxeetako balkoi eta leihoak eta komertzioak dotore janzteko ahalegina saritzeko lehiaketa da. Hauek dira aurtengo sarituak:
- Baserri eta etxeak: Kabi Berri etxea: Maria Jesus Arregui (saria jasotzen Lierni
Yurrita alaba) eta Elena Javierre - Leiho eta balkoiak: Elixabete Olariaga eta Josu Larrañaga
- Komertzio eta alojamenduak: Cosmo artisautza. Nerea Magallanes
Saritu bakoitzak diploma, landarea eta Altzibar lora-dendan gastatzeko 50€ko opari bonua jaso ditu.