'Besarkada solidarioaren' bidez lapurreta kasuak gertatu dira Beasainen
Kontuz ibiltzea aholkatu dute, eta horrelako ezbeharren bat gertatuz gero, Udaltzaingoarekin edo 112 zenbakira deituz lehenbailehen harremanetan jartzea gomendatu du udalak.
Azken astean, Besarkada solidarioa izeneko metodoa erabiliz Beasaingo kaleetan gertatu diren ebasketa kasuak direla eta, Beasaingo Udaltzaingoak hainbat gomendio eman ditu. Ebasketa horien biktimak bakarrik paseatzen duten adineko pertsonak izan ohi dira. Ezagutzen dituztela esanez hurbiltzen zaizkie eta besarkada bat ematen saiatzen dira; une horretan, jantzia, eskumuturrekoa, katea, erlojua eta baliodun gauzak lapurtzen dizkiete.
Horren aurrean, kontuz ibiltzea aholkatu dute, eta horrelako ezbeharren bat gertatuz gero, Udaltzaingoarekin (943 02 80 80) edo 112 zenbakira deituz lehenbailehen harremanetan jartzea gomendatzen da.