‘Emo-oroitu’ liburua aurkeztuko dute ostegunean, Igartzan
Adineko pertsonen narriadura kognitiboaren prebentzioaz da liburua.
Emo-Oroitu: Adineko pertsonen gaitasun sozio-emozionalen sustapena narriadura kognitiboaren prebentziorako (Erein, 2023) liburua aurkeztuko dute, ostegunean, Igartza jauregian, 19:00etan. Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia Saileko katedradun Nekane Balluerka Lasa ordiziarrak parte hartu du liburuaren lanketan. Elebitan izango da aurkezpena.