Eztien kalitateari buruz hitzaldia izango da Goizanen
1990ean Euskal Herriko eztien ikerketa egin zuen Teresa Sancho irakasleak hitz egingo du.
Gipuzkoako Erlezain Elkartean hitzaldi bat antolatu du, bere bazkideentzat eta erlezainentzat. Teresa Sancho Ortiz izango da hizlaria, 1990ean Euskal Herriko eztien ikerketa egin zuen Compostelako Unibertsitateko doktorea. Eztien eta propolioen kalitate-irizpideak izeneko gaia jorratuko du, Zaldibiako Goizane zentroan, bihar osteguna (ekainak 27) 17:00etan.