Beasaingo Ixiar Eratsunek irabazi du Madrilgo Euskal Etxearen poesia lehiaketa
Hamabigarren ekitaldia izan da eta jasotako lanen kalitatea nabarmendu du antolakuntzak.
Madrilgo Euskal Etxeko Euskarazko 12. Poesia Lehiaketa irabazi du Beasaingo Ixiar Eratsun Urtzelaieta, Konstelazio ibiltaria lanari esker. Asteburuan egin zuten sari banaketa ekitaldia. Sariketaren antolakuntzak, lanak bidali dituzten guztiak eskertu nahi izan dituzte, eta jasotako poesia guztien kalitatea nabarmendu dute. Etxepare Euskal Institutua, Alberdania Argitaletxea, Txalaparta Argitalexea eta Erein argitaletxek ere eskertu nahi izan dituzte “eskainitako laguntzarengatik eta hasieratik gugan azaldutako konfiantzagatik”.