Odola emateko aukera izango dute bihar ataundarrek

Ataungo Odol Emaile Elkarteak odol ateraldia antolatu du, herritarrentzat, biharko. Ohi bezala, Joxemiel Barandiaran herri eskolan egongo dira Gipuzkoako ordezkaritzako erizainak, 17:30etik 20:40ra bitartean. Txanda hartzeko, aurrez hots egin behar da (943 00 78 85). Uda garaian ere odol beharra izaten dela oroitarazi dute elkartekoek.