Legazpiko Udalak hiru langile kontratatuko ditu Next Generation funtsekin
Herritarren konpetentzia digitalen, zaintzaren eta klima eta energia planaren inguruko lanak egingo dituzte. Kontratuak 12 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izango dira.
Legazpiko Udalak hiru pertsona kontratatuko ditu Europar Batasuneko Next Generation Funtsetatik jasotako diru laguntza baliatuz. Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren babesean jasotako diru laguntza da.
Herritarren konpetentzia digitalen, zaintzaren eta klima eta energia planaren inguruko lanak egingo dituzte langileek, bakoitzak bere alorrean, Kontratuak 12 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izango dira. Izena eman behar da Lanbiden, eta uztailaren 12a da azken eguna.
Udalak kontratatuko duen langileetako batek herritarrak konpetentzia digitaletan prestatzeko eta gaitzeko plan bat egin eta ezartzeko lan egin beharko du, eta irakasle gradua izan beharko du. Beste langile batek zaintzaren ekosistema programa abian jarri beharko du, eta horretarako Gizarte Laneko gradua beharko da. Azkenik, Klima eta Energia Planean jasotako ekintzak garatu beharko ditu hirugarren langileak, eta horretarako Lanbide Heziketako erdi mailako titulua eskatzen da.