Pulkraus-Mokela eta Gauss-Jabber, igandeko finalerdiak
Ordiziako lagun arteko futbol txapelketa aurrera doa, dagoeneko final erdietara iritsi da. Igandean jokatuko dituzte finalerdiak, Anexoan.

Ordiziako lagun arteko futbol txapelketa aurrera doa, dagoeneko final erdietara iritsi da. Gaussek eta Jabberrek jokatuko dute igandean lehenengo finalerdia, 16:30ean, Gaussek 3-0 irabazi baitzion Sulwokari eta Jabberek 2-1 Tzulori. Igandeko bigarren final erdia Mokela eta Pulkrausen artekoa izango da 18:00etan, Mokelak 3-0 irabazi baitzion Sanberi eta Pulkrausek penaltietan Embieli.