Emotio eta Alboka abesbatzek kontzertua egingo dute etzi Ordizian
Ordiziako eta Lasarteko abesbatzek seina kantu abestuko dituzte elizan.
«Senidetasunezko» kontzertua egingo dute larunbatean, 20:00etan, elizan, Ordiziako Emotio eta Lasarteko Alboka abesbatzek, dohainik. «Gabonetan ordiziarrak gonbidatu zituzten Lasartera (Gipuzkoa), eta larunbatean, alderantziz izango da. «Senidetasun kontzertua deitu diogu. Oso polita da toki desberdinetako abesbatzak elkartzea eta elkarrekin kantuan jardutea. Kontzertua amaitutakoan elkarrekin joango gara afaltzera», dio Emotioko Debora Herrero zuzendariak.
Ordubete inguruko errepertorioa prestatu dute, euskal kantak oinarri hartuta seina kantu abestuko dituzte. «Doinu herrikoiak entzuteko aukera izango da, euskal folklorea. Eta atzerriko kanturen bat, neurri txikiagoan», aurreratu du Debora Herrerok. Talde bakoitzak seina abesti kantatuko ditu.
Ahots zuriko (emakumeak) Emotio taldeak 20 minutuko emanaldia egingo du Debora Herreroren zuzendaritzapean eta Alaitz Artola piano jotzaileak lagunduta.
Lasarteko Alboka ahots mistoko abesbatzak Montse Latorre izango du zuzendari eta Amaia Dorronsoro piano jotzailea laguntzaile.
‘Txoriak txori’
Amaieran, bi abesbatzek elkarrekin abestuko dute Javier Bustok egokitutako Mikel Laboaren Txoriak Txori kanta ezaguna. Nerea izango zen izena eman zion egokitzapenari konposatzaile gipuzkoarrak.