Loak taldearen kontzertua Brinkolan
Uztakale programaren barruan kokatzen da, eta Arriurdin auzo elkarteak sustatu du. Armuño elkartea taberna gisa egingo da irekita.
Arriurdin auzo elkarteak sustatuta, Uztakale egitarauak geldialdia egingo du bihar Brinkolan, Loak taldearen kontzertuarekin. Armuño elkartearen aurreko plazan izango da, 19:30ean, edo Saloian eguraldi txarra egiten badu. Jose Llamazares, Edu Gil, Asier Diez, Txutxin Calvo eta Joxe Arizkorreta musikari legazpiarrek osatzen dute Loak. Azken kontzertua joan den astean eman zuten, Kale Nagusian, Dendak Kalera azokan.
Kontzerturako, taberna zerbitzua emango du Armuñok.