Atzegik boluntarioak behar ditu oporretarako
Abuztuan hiru txanda betetzeko izango litzateke.
Atzegik bere kideen udako oporraldietarako Gipuzkoako osoko boluntarioak behar ditu, hain zuzen abuztuaren 1etik 7ra, abuztuaren 6tik 12ra eta abuztuaren 11tik 17ra bitarteko txandetarako.
“Gure partaideekin oporrak konpartitu eta laguntasuna eman nahi duen jendearen bila gabiltza. Esperientzia ezin hobea izan daiteke!”. Parte hartu nahi dutenek, edo informazioa nahi dutenek Atzegiren 943 42 39 42 telefono zenbakira deitu dezakete, Aisialdi zerbitzuko langile batekin hitz egiteko.
Atzegiko Parte Hartze eta Txolarte programetan parte hartzen duten kideei zuzendutako oporrak dira. Euskal Herrian bertan, Katalunian eta Espainian daude destinoak: Cambrils, Salou, Lloret de Mar JAca, Isla, Iruñea, Comarruga, Galizia eta Andaluzia. Aurtengo oporretara 369 kide joango dira, eta horietarako ia 90 boluntario behar dira.