Marimurumendi mendi maratoian 350 lasterkari
Iaz bezala, aurten ere 350 izango dira Marimurumendin parte hartu duten korrikalariak. 287 gizonezkoak dira, eta 63 emakumezkoak –iaz baino hamar gutxiago–.
Euskal herritarrak. Iazkoaren tankerako kopuruak aurten ere: 217 –iaz 218–. Gizonezkoak dira 188, emakumezkoak 29 –iaz baino 11 gutxiago–. Herrialdeka, Gipuzkoakoak dira gehienak (151), Bizkaikoak 39, Arabakoak 20 eta Nafarroakoak 7.
Goierritarrak. Gipuzkoako korrikalarien erdia baino gehiago Goierrikoak dira, 91 (hamar emakumezko), eta horietatik erdiak Beasaingoak (42). Hurrena, herri hauetakoak: Ordiziakoak (bederatzi); Idiazabalgoak eta Zumarragakoak bosna; Lazkaokoak eta Segurakoak launa; Ataungoak, Ezkiokoak eta Olaberrikoak hiruna; Itsasokoak, Legazpikoak, Legorretakoak eta Zaldibiakoak bina: eta Gabiriakoak, Ormaiztegikoak, Urretxukoak eta Zegamakoak bana.
Nazioartekoak. Herrialde Katalanekoak nabarmentzen dira (82), eta horien artean Valentziakoak (33), Bartzelonakoak (21), Tarragonakoak (10) eta Alacantekoak (9) dira gehiengoa. Gaztelatik 14 korrikalari datoz, Madrildik 9, Murtziatik 8, Aragoitik 6, Andaluziatik 4, Galiziatik 3, eta Asturiastik eta Kantabriatik bina. Frantziako nazionalitatea duen korrikalari batek ere parte hartuko du.