Emaitza onak lortu dituzte Ordiziako igerilariek, Majoriko kanpoko igerilekuan
Ordiziako hamahiru igerilarik hartu dute parte eta hamabi domina eskuratu dituzte.
Ordizian jokatua da asteburuan udako Hego Euskal Herriko igeriketa txapelketa nagusia. 15 urteren ondoren, kanpoko igerilekuan egin dira igeriketa saioak. Ordizia igeriketa taldearen esanetan, “antolaketa arrakastatsua izan da Ordizia K.E.ko igeriketa sailak egin duena, 15 urte jarraian igerileku estalian egin ondoren, berriro zerupean egitearena”.
Ordiziako hamahiru igerilarik hartu dute parte eta hamabi domina eskuratu dituzte:
- Endika Matek, bi zilar (200 eta 100 bizkar)
- Nerea Garjonek, hiru brontze (200 eta 100 bizkar), eta zilarra (100 bizkar)
- Nesken taldeak, brontzea (4×50 libre) eta zilarra (100 bizkar)
- Lander Sarriegik, bi zilar (200 tximeleta)
- Xiker Etxeberriak, brontzea (50 bizkar) eta zilarra (100 bizkar)
- Mikel Merinok, brontzea (200 estiloak)