Txapagainen pilota txapelketaren finalak jokatu dira
Epelde-Garmendia, Aratz-Telmo eta Manzizidor-Alberdi pilotari bikoteak izan dira irabazleak.
Atzo arratsaldean jokatu ziren Ordiziako Beti Alain pilotalekuan eskuzko pilota finalak. “Jende ugari bertaratu zen eta giro paregabea izan zen bertan. Partida politak ikusteko aukera izan genuen”, diote Txapagainekoek.
Emaitzak ondorengoak dira:
- Benjaminak (2015) binaka: Epelde-Garmendia 12 / Moreno-Rodriguez 9. Bi bikoteak Txapagainekoak dira.
- Benjaminak (2014) binaka: Aratz-Telmo (Txapagain) 16 / Ekhi-Amets (Zaldibia) 9.
- Infantilak binaka: Manzizidor (Lapke)-Alberdi (Txapagain) 18 / Izagirre (Lapke)-Arsuaga (Hernani) 5.
Bukaeran, haurren agintariek, Alkate jaun-andreek, Kirol zinegotziarekin batera sariak banatu zituzten.