Txindokiko 16 urtez azpiko neskak hirugarren Espainiako txapelketan
Lleidan (Herrialde katalanak) jokatu da 16 urtez azpikoen Espainiako txapelketa.

Txindoki atletismo taldeko bi domina eskuratu dituzte asteburuan Espainiako 16 azpikoen txapelketan, Lleidan (Herrialde katalanak).
Maren Higuero beasaindarrak larunbatean hirugarren egin zuen 100 metrotan, 12:36ko denborarekin.
Igandean, berriz, 4×100 metroko errelebo proban hirugarren egin du Txindokiko taldeak, 49:04-ko denborarekin. Maren Higuero beasaindarrak, Larraitz Aldasoro idiazabaldarrak, Irene Basarte eta Elene Balbas ordiziarrek osatzen dute laukotea.

Maren Higuero beasaindarra hirugarrena izan da 100 metroetan.

Maren Higuero beasaindarra hirugarrena izan da 100 metroetan.

Ordiziako laukoteak brontzea lortu du erreleboetan.