Gizarte zentroa abuztuan ere ireki egingo dute

Abuztuan Gizarte Zentroa irekitzeak iaz izan zuen harrera ona ikusita, aurten ere zerbitzua zabalik mantentzea 17:00etatik 20:30era erabaki du Udalak.
Oporrak direla eta taberna itxita egongo den arren, Gizarte Zentroak abuztuko arratsalde guztiak irekitzen jarraituko du, eta instalazioak eta zerbitzuak arratsaldeko 17:00etatik 20:30era erabili ahal izango dira. Asko eta asko dira egunero Gizarte Zentrora joaten diren legazpiarrak, eta garrantzitsutzat jo da oporretan zerbitzua irekita mantentzea.