Jakitea Gipuzkoako sukaldarien elkarteak urteko sariak banatu ditu. Kilometro Zero filosofiaren eta Labelaren Aldeko Apustuaren Saria Ormaiztegiko Kuko Jatetxeak jaso du. Ibilbide Sarietako bat, Legazpiko Azpikoetxeko Gregoria Igoarentzat izan zen.
Iaz 410 pertsonek jaso zuten laguntza, guztira 9.000 euro.
Donostiako Ospitaleko medikuen zuzendariorde izan zen, harik eta orain dela bi urte Donostiako ESIan sortu zen gatazkaren ondorioz dimisioa eman zuen arte.
Irailean eta urrian hasiko dira Urbieta etxeko elkarteen ikastaroak. Balleta, pintura, zeramika, argazkigintza, antzerkia eta irratigintza daude aukeran.
Espainiako Poliziak Josu Mujika Aiestaran legazpiarra Madrilen hil eta 49 urte ondoren, Mikel Lejarza 'El lobo' goitizenez ezaguna den polizia infiltratuaren eta beste hainbat poliziaren aurkako kereila aurkeztu dute Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eta Mujiren senideek. Hilketan, ustez, gizateriaren aurkako delituak izan zirelakoan aurkeztu dute salaketa hori. Eusko Jaurlaritzak motibazio politikoko biktimatzat aitortu zuten legazpiarra iaz.
1974an Brinkolan ospatu zuten Euskal jaialdiaren 50. urteurrena da aurten. Garai hartako antolatzaileek egitarau berezia prestatu dute 2024ko abuztuaren 31n oroitzapenak biziberritzeko.
Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioko zuzendaritza batzordeak dimisioa aurkeztu du, tartean Santi Osoro presidenteak.
Azken fitxaketa baten berri ere eman du errugbi elkarteak: Jesse Lowe.
Oilago ehizarako baimen txartela eskatzeko epea uztailaren 30ean bukatuko da. Udaletxean egin behar dira tramiteak.
Ameztiko mendizaleek asteburu pasa egin dute. Larunbatean Tres aguas inguruan ibili ziren eta igandean, Zazpi Zubien txangoa.
Sara Zozaya, Ghau, Yaima Orozco, Ixabe eta Necora disko jartzailearen musikaz gozatzeko aukera izango da Ordiziako Oiangu parkean.