Maite Martinez ordiziarra Osasun Arretarako zuzendari izendatu dute
Donostiako Ospitaleko medikuen zuzendariorde izan zen, harik eta orain dela bi urte Donostiako ESIan sortu zen gatazkaren ondorioz dimisioa eman zuen arte.
Maite Martinez de Albeniz Zabaleta (Ordizia, 1971) izendatu dute Osakidetzako Osasun Arretarako zuzendari. Martinez gaitz zerebrobaskularretako neurologa espezialista da, eta osasun kudeaketan masterduna. “Orain arte Donostiako Ospitaleko Neurologia arloko ospitalizazio buru izan da, iktusaren unitateko koordinatzailea, eta estatu mailako hamaika proiektutan parte hartu du, batez ere ikerketa arloan”, adierazi du Osakidetzak.
Donostiako Ospitaleko medikuen zuzendariorde izan zen, harik eta orain dela bi urte Donostiako ESIan sortu zen gatazkaren ondorioz dimisioa eman zuen arte. EHUko Neurologia irakaslea ere bada.
Osakidetzaren administrazio kontseilua atzo arratsaldean bildu zen, eta hiru izendapena egin zituen: Susana Lopez Altuna izango da zuzendari orokor berria, Martinez Osasun Arreta zuzendaria eta Xabier Ibarzabal Astigarraga arlo ekonomikoko zuzendaria.