Zumarragako Udalak 100 autorentzako aparkalekua egingo du Ipintzan
Zumarragako Udalak 100-120 autorentzako aparkalekua egingo du, Sutobal enpresa etxeak eraikitzen ari den lursailaren eta Ipintzaren artean dagoen 2.700 metroko koadroko zelaian. Olaetxearen zelaia izenarekin ezagutzen den tokian, 36-39 etxebizitza egitea aurreikusita dago etorkizunean. Etxebizitzen obra bi urte barru hastea espero da. Bitartean, zelaia aparkaleku bezala erabiliko da. Lurjabeek ez dute IBI zerga ordainduko zelaia udalari uztearen truke eta zelaia aparkaleku bezala egokitzeko obra udalak egingo du. Abuztuan hasiko dira aparkalekuko obrak eta irailerako prest egotea espero da.