Zegamako mendizaleak, Espainia aldean
Ameztiko mendizaleek asteburu pasa egin dute. Larunbatean Tres aguas inguruan ibili ziren eta igandean, Zazpi Zubien txangoa.
Zegamako Amezti Mendi Elkarteko mendizaleak Ezkarai (Espainia) inguruko mendietan ibili dira asteburuan. Larunbatean, Ezkarai, Turza, Bonicaparrako aterpea, Sagastia, Tres Aguas, Ezkarai ibilaldia burutu zuten. Arratsaldean Valdezkaraira joan ondoren, iluntzeko poteoan zegoen giroaz gozatzeko aukera ere izan zuten. Igandean, aldiz, Azarrullatik barrena, Zazpi Zubiak bezala ezagutzen den ibilaldia burutu zuten, Usaia ibaiaren albotik. “Asteburu ederra” igaro zutela kontatu dute. Abuztuan atseden hartuko dute.